Aleak

‘Ordubeteko koktel esklusiboa’ izango da 2019ko Laburbira

2019ko martxoaren 18tik apirilaren 17ra egingo dute Laburbira, Euskaltzaleen Topaguneak bultzatutako euskal film laburren zirkuitu ibiltaria. Ikusgai izango diren 9 ikus-entzunezkoak ezagutu genituen urtarrilean, eta emanaldiak jasoko dituzten 35 herriak zein horien egutegia zabaldu dituzte gaur. 00

Aholkularitza euskal enpresek garatutako dokumentalen proiektuetarako

Lankidetza akordioa sinatu berri dute Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Etxepare Euskal Institutuak eta IBAIA –  Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak. Horri esker, martxoan egingo dituzten aholkularitza-jardunaldietan parte hartzeko aukera izango dute zortzi euskal ekoiztetxek. 00

‘The Favourite’ izan da garaile Bafta sari banaketan

Iragarri zitekeenaren kontrako ezusteko handirik gabe ospatu dute bart Londresen britaniar zinemaren 72. Bafta sarien banaketa ekitaldia. The Favourite izan da garaile zazpi errekonozimendurekin, eta Alfonso Cuaronen Romak jaso ditu zuzendari eta film onenarenak. 00

Txillardegiren bila, KLIKA

Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”-ren urteetako ekarpen orotarikoa omenduko du 2019ko Korrikak, Jakin eta EHUren babesaz. Hainbat euskarriz osaturiko bildumatxoa aurkeztu dute omenaldiari osagarri gisa: biografia bat, testu sorta eta Txillardegiren KLIKA filma. +10

Egitura berria izango du Zinegoak jaialdiak

Aurkeztu dute 2019ko otsailaren 18an abiatuko den Zinegoak jaialdiaren hamaseigarren edizioa. Egitura berria, arte eszenikoen bultzada eta 140 jarduera baino gehiago hartuko dituen egitaraua izango dira 2019rako iragarri dituzten berrikuntzak. 00

Inoiz baino presenteago egongo da euskal zinema Berlinalen

Basque Audiovisualek jakinarazi duenez, inoiz baino ugariagoa izango da euskal zinemagintzaren presentzia Berlinale jaialdiaren 69.edizioan. Bi film lehiatuko  dira zinemaldiaren sekzio ofizialetan, eta beste bost hautatu dituzte Market Screenings izeneko proiekzioetarako. 50 proiektu jasoko ditu, gainera, bertan erakutsiko duten Basquezinema…