Iragan asteburuan banatu dituzte Bilbon Espainiar estatuko zinema kritikari eta kazetarien Feroz Sariak. Rodrigo Sorogoyenen El Reino filma izan da garaile, bost errekonozimendurekin.

Aldarrikapenez beteriko gaubela izan zen Bilbora ekarritakoa, berrikuntza modura, lehen aldiz publikoari zabaldutako ekitaldia. Feminismoa, soldaten igoera, adierazpen askatasuna izan ziren, besteak beste, oholtzatik igarotako aurkezle zein saridunek gogoan izan zituzten auziak. Arestian aipatu bezala, Sorogoyenen azken filmak jaso zuen sari kopuru altuena, oro har, aurpegi ezagun adina talentu berri errekonozitu zituen ospakizunean.

Hauek dira, bada, gauak utzitako saridunak:

  • Ohorezko saria: Jose Luis Cuerda
  • Komedia generoko filmarik onena: Campeones, Javier Fresser
  • Drama generoko filmarik onena: El Reino, Rodrigo Sorogoyen
  • Dokumental generoko filmarik onena: Apuntes para una película de atracos, Leon Siminiani
  • Zuzendaritza onena: El Reino, Rodrigo Sorogoyen
  • Gidoirik onena: El Reino, Rodrigo Sorogoyen
  • Emakumezko aktore protagonista onena: Eva Llorach, Quién te cantará
  • Gizonezko aktore protagonista onena: Antonio de la Torre, El Reino
  • Taldeko emakumezko aktore onena: Anna Castillo, Viaje al cuarto de una madre
  • Taldeko gizonezko aktore onena: Luis Zahera, El reino
  • Trailerrik onena: Quién te cantará, Carlos Vermut
  • Kartelik onena: Quién te cantará, Carlos Vermut
  • Sari berezia: Entre dos aguas, Isaki Lacuesta
  • Jatorrizko musikarik onena: Alberto Iglesias, Quién te cantará