Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 16.edizioa jasoko du egunotan Gasteizko Artium-Arte Garaikidearen Euskal Museoak. Hilaren 15etik 31ra bitartean, ingurumenarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten sei dokumental izango dira ikusgai.

Asteartean bertan, urtarrilaren 15ean, abiatu zuen egitarua The Reluctant Radical (Lindsey Grayzel) filmaren proiekzioak. Beste bost lanen emanaldi etorriko dira atzetik (6 pelikula dokumental izango dira, orotara) ingurumenarekin lotutako zenbait gairen inguruko gogoetak proposatuko dituztenak.

Filmen proiekzioaz harago, La llamada del bosque erakusketa atondu du ere museoak, eta horren aurkezpen hitzaldia egin zuten atzo, hilaren 16an.  Erakusketa ikusteko tarterik atera ezin duzuenengan pentsatu dute antolatzaileek, eta proiekzio bakoitzaren aurretik aukera izango da ere bildumako artelan bana ikusteko.

Bada, hauek dira egitarauak jasoko dituen emanaldiak:

  • Urtarrilaren 17an. Hondar 2050 (Cesare Maglioni, 2017)
  • Urtarrilaren 22an. Rush Hour  (Luciana Kaplan, 2017)
  • Urtarrilaren 24an. The Uncertainty Has Settled (Marjin Poel, 2017)

https://vimeo.com/200357587

  • Urtarrilaren 28an. Unfractured (Chanda Chevannes, 2017)
  • Urtarrilaren 31n. Chamán (David Gómez Rollán, 2017)