Tabakaleran amaitu berri den zikloari lekukoa hartuta, Iruñean omenduko dute Helena Taberna zinegile nafarra. Bihar bertan, abenduaren 21ean, Yoyes (2000) filmaren proiekzioarekin abiatuko da zuzendariaren lan azpimarragarrienak bilduko dituen emanaldi-sorta.

1990ko  hamarkadatik jardun du zinema munduan altsasuarrak. Zikloa abiatuko duen Yoyes (2000) izan zuen lehen proiektu handia, ETAko zuzendaritzaren arduraduna izan zen lehen emakumearen bizitzan oinarritutakoa. Hortik aurrera, ibilbide sendoa egin du ikus-entzunezkoaren esparruan, eta egun euskal zuzendari sarituenetariko bat da.

Zinegile gisa aritzeaz gainera,CIMA (Ikus-entzunezkoaren inguruko emakumeen elkartea) eratu zuen 2006an beste hainbat zinegilerekin batera. Elkarte honen bidez, aurrerapen handiak lortu dira azken urteetan emakumezko zinegileen jardunari dagokionean.

Honako hitzorduak programatu dira zikloak iraungo duen hilabete luzerako:

– Abenduaren 21ean: Yoyes (2000)

– Abenduaren 28anBusto de un poeta (1991), Emiliana de Zubeldia (1993), Alsasua 36 (1994) eta Recuerdos del 36 (1994) film laburrez osatutako saio laukoitza.

– Urtarrilaren 4an: 87 cartas de amor (1992) film laburra eta Extranjeras (2003) luzea.

– Urtarrilaren 11an: La buena nueva (2008)

– Urtarrilaren 18an: Nerabe (1996) laburra eta Nagore (2010)

– Otsailaren 1ean: La mujer de lot (1990) eta Acantilado (2016)