Kultur ekintza-eskaintza zabala prestatu du beste urte batez Donostiako Tabakalerak urteari amaiera emateko. Kontzertuak, familian egiteko lantegiak, erakusketak…. eta, noski, zinema emanaldi bereziak.

Orotarikoa eta zaletasuneko publikoari bideratutakoa izango da Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak atondutako programa. Tabakaleran bertan edo tabakalera.eu webgunean duzue eskuragai, baina zinemaren diziplinan nabarmendutako jarduerak jasoko ditugu segidan.

– Abenduaren 22an, 20:00etan. Zabaltegi Tabakalera + Plus fokua.

  • Lucía (Cristóbal León + Joaquín Cociña + Niles Atallah. Txile, 2007) 4’
  • Luís (Cristóbal León + Joaquín Cociña + Niles Atallah. Txile, 2008) 4
  • Rey(Niles Atallah. Txile-Frantzia-Herbehereak-Alemania-Qatar, 2017) 90′

– Abenduaren 23an, 20:00etan. Zabaltegi Tabakalera + Plus fokua.

  • La vie de Jesus (Bruno Dumont. Frantzia, 1997) 91’

– Abenduaren 26an, 20:00etan. Fokua: Claire Denis

  • 35 rhums (Claire Denis. Frantzia-Alemania, 2007) 100’

– Abenduaren 27an, 20:00etan. Gutun Zuriak: (H)emen –en gustokoena

  • The Piano (Jane Campion. Zeelanda Berria, 1993) 121’

– Abenduaren 28an, 20:00etan. Fokua: Claire Denis

  • Vers Mathilde (Claire Denis + Mathilde Monnier. Frantzia, 2004) 84’

– Abenduaren 29an, 20:00etan. Zinema Garaikidea

  • L’empire de la perfection (Julien Faraut. Frantzia, 2018) 95’

– Abenduaren 30an, 19:00etan. Zabaltegi Tabakalera + Plus fokua

  • Charlotte et Veronique, ou tous les garços s’apellent Patrick (Jean-Luc Godard. Frantzia, 1959) 21’
  • Charlotte et son Jules (Jean-Luc Godard. Frantzia, 1960) 13’
  • Une histoire d’eau (Jean-Luc Godard + François Truffaut. Frantzia, 1961) 18′

– Urtarrilaren 4an, 19:00etan. Fokuak: Jatorrizko soinu banda.
Musikaz lagunduriko proiekzio honetan, zuzeneko soinu banda jarriko dio Elle Belga taldeak The Hill filmari.

Lantegiak ere bai

Azkenik, haurrei zuzendutako lantegiei dagokienean ere izango da ikus-entzunezko munduari estuki lotutako tarterik. Izan ere, Hirikilabs. Hiria hackeatu ekintza egingo dute abenduaren 26tik 28ra bitarteko goizetan, Hirikilabs laborategitik abiatuta. Bideokamera eta trolleoa tresna moduan hartuta, hiria eta espazio publikoa esploratu eta eraldatzeko aukera eskainiko die 12-18 urte bitarteko nerabeei.