Ikus-entzunezkoen finantzaketari buruzko jardunaldia egingo du EPE-APVk

Ikus-entzunezkoen lurralde finantzaketa sistema jorratuko duen jardunaldiaren antolaketa iragarri du EPE/APV – Euskal Produktoreen Elkarteak datorren abenduaren 18rako. Goiz osoko ekimena izango da eta, besteak beste, diru-laguntza sistema, araudiak eta konpetentzia izango dira hizpide.

Plataforma digitalen etorrerak, aldaketa handiak eragin ditu ikus-entzunezko lanen finantzaketaren alorrean. Produktorek ezinbestekoa dute testuinguru berria ezagutu eta horretara moldatzea, baldin eta aniztasun kulturala eta zine ez zentralizatuaren eredua mantendu nahi dituzten. Horretarako, diru-laguntza politak, sektorean eragina duten estrategia globalak eta autonomia maila bera aztertuko dituen jardunaldia prestatu du produktoreen elkarteak.

Abenduaren 18an egingo dute saioa, Bilboko Bilborock aretoan, goizeko 10:00etatik 14:30ra bitarte. Ikus-entzunezko lanen finantzaketa motak, legedia eta egungo egoera aztertu, eta plataforma berrien iritsierak suertatu ditzakeen arazoen aurreko irtenbideak bilatzen ahaleginduko dira, jardunaldira propio ekarritako aditu sorta batekin.

Aztertu egitarau garatua hemen. Beharrezkoa izango da aldez aurreko izen ematea, EPEk zabaldu duen inskripzio orriaren bidez.