Gaurtik abiatuta, eta abenduaren 15era bitartean, ospatuko dute Gasteizko Cortada jaialdiaren 22.edizioa. Euskal Zinemaren Eguna ospatuko du, gainera, genero orotariko laburrak erakutsiko dituen erakustaldiak hilaren 14an.

Cortada film laburren jaialdia erreferente bilakatu da, barrura, Euskal Herrira alegia, zein Estatu espainiarrera begira ere. Horren erakusle, aurten 1.500etik gora film labur jaso dituzte aurten ere antolatzaileek uztailan zabaldutako deialdiari erantzunez, eta Espainiako Zinema Akademiaren GOYA eta Forque Sarietarako puntuagarri izan dira.

Lanak lan, 48 izan dira hautespen batzordearen azken iragazkia gainditu duten filmak, eta horiek guztiak lehiatuko dira azken egunean ospatuko den sari banaketan aitorpenik lortzeko.  “Molde tradizionaletik” aldentzen den “zinema berritzailearen” aldeko apustua egin du beste behin lantaldeak, eta balio horiek ordezkatuko dituzten filmak hautatu dituzte Atal Ofiziala; Gureak euskal atala, Hemengoak Arabako lanak bilduko dituena, eta Unilabur zein Ehulabur atalak gorpuzteko.

Nabarmendu dute, halaber, Euskal Zinemaren Eguna ospatuko dutela abenduaren 14an. Euskal filmak izango ditu ardatz, eta Gureak eta Hemengoak ataletan parte hartuko duten filmekin propio sorturiko egitarau bat aurkeztuko dute.

Ikusi hemen hautatutako proiektuak atalez atal.