Mikel Rueda bilbotarrak El doble más 15 luzearen filmaketa bukatu berri du sei asteko lanaren ostean. Hiriburu bizkaitarrean eta inguruetan aritu da beste behin Maribel Verdú eta Germán Alcarazu aktoreekin batera, eta datorren urtean estreinatuko dute. Baleuko S.L., Sonora Estudios eta Potenzak elkarlanean ekoiztutako sorkuntza da, eta ETBren laguntza izan du.

Izarren argia (2010) eta A escondidas (2014) pelikulen zuzendariak Maribel Verdú eta Germán Alcarzurekin egindako Caminan film laburra hartu du oinarritzat, aktore berberak erabiliz, bertako istorioa garatu eta bere hirugarren luzea sortzeko. Bertan, 45 urte baino gehiagoko emakume batek eta mutil gazte batek barrenak astintzen dizkien arazo existentzialei aurre egin beharko diete.