‘Ordubeteko koktel esklusiboa’ izango da 2019ko Laburbira

2019ko martxoaren 18tik apirilaren 17ra egingo dute Laburbira, Euskaltzaleen Topaguneak bultzatutako euskal film laburren zirkuitu ibiltaria. Ikusgai izango diren 9 ikus-entzunezkoak ezagutu genituen urtarrilean, eta emanaldiak jasoko dituzten 35 herriak zein horien egutegia zabaldu dituzte gaur. 00

Zinema frantsesari begira

Zinema frantsesa ezagutzeko parada izango da urte osoan zehar, Bilbon zein Gasteizen atondu diren zikloei esker. BilbaoArte fundazioaren ekimena izango da lehenengoa, eta CineArtium arte garaikidearen zentroaren egitasmoa bigarrena. Azken urteotako proiekzio interesgarrienak bilduko dituzte biek. 00

Gora egin du Bizkaian errodatutako proiektu kopuruak 2018an

Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu berri duenez, azken lau urteetako joera gorakorrari eutsi zion iaz ere Bizkaian egindako errodaje kopuruak. Hala erakutsi dute zabaldutako datuek: orotara, 128 grabaketa egin dira 2018an. 00

Gorako joera 66. Donostia Zinemaldian

2018ko ekitaldiaren memoria argitaratu zuen orain egun batzuk Donostia Zinemaldiak, eta joera argia da: gora egin dute ikusle kopuru zein diru sarreretan.  Sarean jarri dute eskuragarri datuz eta irudiz osatutako txostena. 00

Bueltan dira Zine Arkeologikoaren Arratsaldeak

Zine Arkeologikoaren Arratsaldeak ekimenaren laugarren edizioa iragarri du Bilboko Arkeologi Museoak. Otsailaren 12an, 13an, 19an eta 20an egingo dira saioak, eta emanaldiez gainera, espezialistekin solastu eta hausnartzeko aukera izango da. 00

Aholkularitza euskal enpresek garatutako dokumentalen proiektuetarako

Lankidetza akordioa sinatu berri dute Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Etxepare Euskal Institutuak eta IBAIA –  Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak. Horri esker, martxoan egingo dituzten aholkularitza-jardunaldietan parte hartzeko aukera izango dute zortzi euskal ekoiztetxek. 00

‘The Favourite’ izan da garaile Bafta sari banaketan

Iragarri zitekeenaren kontrako ezusteko handirik gabe ospatu dute bart Londresen britaniar zinemaren 72. Bafta sarien banaketa ekitaldia. The Favourite izan da garaile zazpi errekonozimendurekin, eta Alfonso Cuaronen Romak jaso ditu zuzendari eta film onenarenak. 00

Emakumeak zinemako heroi izango dira Iruñean

Emakume protagonisten ikuspegia ardatz hartuta, bestelako zinema-irakurketa bat proposatuko du, otsailaren 11tik maiatzaren 13ra bitarte, Iruñeko Iturrama auzoko Civivox aretoan egingo duten Zinemako Heroiak zikloak. 00